XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Erlojua ere oporretan
Erloju honen orratzek adierazten dutena ez da ordua,
Ordulari zahar honek erabaki zuen oporrak merezi zituela eta abuztuan zehar geldirik egon da.
Makinarian matxuraren bat duela esan digu bertan bizi den Bladimiro postariak baina aste honetako konpondurik egongo den itxaropenik ez du galdu karteroak.
Bitartean igeldotarrak kanpai hauen hotsak berriro entzuteko irrikiaz daude.
Batzuei, gauez, lo hartu ezinik daudenean edota esnatu ondoren gustatzen zaie jakitea zer ordu den.
Baserritarrentzat ere lagungarria izaten da, baratzan burubelarri ari direla, atsedenaldiaren ordua noiz iritsi den jakiteko.
Gazteak dira kanpaien dandakorik gabe gustora dauden bakarrak berandu etxeratu ezkero aitzakia on bat baitute.
Anaia zaharrena, Josu, Gipuzkoako sokatira talderako aukeratua izan zen Baionan burutu zen Herri Kiroletako jaialdian aritzeko.
Gaztea berriz, Igeldoko sokatira taldearekin irabazi eta gero, garaile atera zen lasto jaurtiketan faboritoak ziren Iparraldekoen aurretik Askainen.